Adie talde independenteak Josu San Pedro hautatu du berriz ere alkategai

Erredakzioa 2015ko api. 11a, 15:49

Orozkoko Adie taldeak batzar irekian aukeratu ditu maiatzeko hauteskundeetan taldea ordezkatuko dituzten hautagaiak. Zabaldutako oharrean adierazi dutenez,  "azken lau urteetan udal gobernuan egin dugun lanari jarraipena eman nahi diogu datorren legegintzaldian". Talde independenteak gobernuan egondako lau urteak gogorrak izan direla nabarmendu du "oposizioko talde politikoek zailtasun handiak jarri dizkigutelako gauzatu nahi genituen proiektuak aurrera eramateko".

Orozkoko Adie taldeak batzar irekian aukeratu ditu maiatzeko hauteskundeetan taldea ordezkatuko dituzten hautagaiak. Zabaldutako oharrean adierazi dutenez,  "azken lau urteetan udal gobernuan egin dugun lanari jarraipena eman nahi diogu datorren legegintzaldian". Talde independenteak gobernuan egondako lau urteak gogorrak izan direla nabarmendu du "oposizioko talde politikoek zailtasun handiak jarri dizkigutelako gauzatu nahi genituen proiektuak aurrera eramateko".

Lau urteotan taldeak asko ikasi dutela aitortu dute oharrean, "oraingo zerrenda honekin gure lan-taldea oraindik ere indartsuagoa izango da hemendik aurrera, mamia mantenduz taldearen aniztasuna eta ahalmena handitu egin ditugulako". Legegintzaldi honetan hartutako esperientzia nabarmendu du taldeak "datozen lau urteotan Orozko hobetzen jarraitzeko talderik egokiena garela uste dugu, orain arte bezala herritarren interesen alde lan eginez eta ez ideologia politiko zehatz baten alde".

Zerrenda-kideen profila aditzera eman du talde independenteak:

1. Josu San Pedro Montalbán: 43 urte, Biologian Lizentziatua, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A.ko Langile espezializatua. Oraingo alkatea.
2. Arkaitz Olabarria Orueta: 34 urte, Goi Mailako Heziketa Zikloa Mekanizazio bidezko Produkzioan eta Goi Mailako Heziketa Zikloa Industria-tresneriaren Mantentzean, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A.ko Mantenimendu ofiziala. Oraingo Hirigintza zinegotzia.
3. Begoñe Olabarria Astobiza: 36 urte, Euskal Filologian Lizentziatua, Irakaslea. Oraingo Kultura zinegotzia.
4. Rakel Olavarria Sautua: 31 urte, Ingurumen Zientzietan Lizentziatua, Jasangarritasun eta Ingurumen Kontsultaria. Oraingo Ingurumen zinegotzia.
5. Berenice Rodríguez García: 63 urte, Idazkaritza, Zuzendaritzako idazkaria Osakidetzan.
6. Jose Urraza Aldayturriaga: 32 urte, Zuzenbidean Lizentziatua, Notariotzako ofiziala.
7. Carlos Zaballa Barco: 42 urte, Kanpo Merkataritzako Teknikari espezialista, Estaturako gidaria.
8. Juanjo Lazkano Ortueta: 46 urte, Ostalaritza eta Turismoko Teknikari espezialista, Sukaldaritza irakaslea.
9. Miren Barrondo Gorroño: 79 urte, Maistra erretiratua.
10. Oduli Martínez Díez: 55 urte, Erizaintzan Diplomatua, Erizaina.
11. Jesús Arbaiza Arriola: 51 urte, Euskal Filologian Lizentziatua, Irakaslea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide