Orozkoko Udalak auzoetako batzarrak deitu ditu apirilaren 17, 18,19 eta 25erako. Herritarrei informazioa zuzenean luzatzea, Udala eta herritarren arteko iritzi trukaketa bultzatzea eta ekarpenak jasotzea izango dira helburuak.
Batzar guztiek gai zerrenda berdina landuko dute. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa burutu ondoren lau puntu izango dira aztergai: auzo edo zonalde bakoitzean burututako eta aurreikusitako ekintzak, bideak konpontzeko plana, auzolan eguna eta auzoetako ordezkariak. Bilera guztietan ere erreguak eta eskaerak luzatzeko tartea eskainiko da.
Auzo Batzarren egutegia
SAN MARTIN: Albitzuelexaga, Garaigorta, Arrugaeta, Unibaso, Lekubarri, Jauregia
Apirilak 17, ostirala. 19:00 – Goikiriako txokoan.
ZALOA ZONALDEA - Zaloa, Olaguenaga, Gallartu, Adaro.
Apirilak 18, larunbata.10:00 – Zaloako baseileizan.
IBARRA -Ibarra, Gotxi, Olarte, Albitzu, Ganzabal, Ugarte, Ugalde Usabel, Urigoiti:
Apirilak 18, larunbata. 12:00 Urigoitiko elizan.
ARBAIZA - Olabarri eta Uribiarteko auzoak.
Apirilak 19, igandea. 10:00 – Arbaitzako txokoan.
SAN MIGUEL: Isasi, Vistalegre, Beraza, Zendegi, Garai
Apirilak 25, larunbata. 10:00 San Migueleko baseileizan.
MURUETA- Torrelanda y Usi eta San Juan.
Apirilak 25, larunbata. 12:00 – Muruetako Sozialean.