Apirilaren 11tik 19ra euskal dantzaz gozatzeko aukera izango da Orozkon. Ubixeta Dantza Taldeak antolatu du astebururako bigarren aldiz Euskal Dantza Astea, Agintzari dantza taldea, Urpe Herri Kirolak, Orozkoko museoa eta Udalaren laguntzarekin.
Ubixeta dantza taldea eskolaz kanpoko ekintza modura sortu zen 2007. urtean eta ikastaro bukaerako erakustaldi bakarra eskaintzen zuten. Urteekin eta gurasoen bultzadari esker erakustaldi ugari egiten dituzte eta helduentzako ikastaroak ere abiatu dituzte.
Egitarau oparoa prestatu dute aurten eta hasteko Euskal jantzien erakusketa egongo da museoan aste osoan zehar Agintzari Dantza Taldearen eskutik. Hurrengo egunetako egitaraua hurrengoa da:
Apirilak 17, ostirala:
-17:00 Umeen tailerrak
-18:00-20:00 Herri kirolak adin guztientzat
-20:00 Lehen eta Egungo Gaurko dantzen harremana
-20:30 Txokolatea
Apirilak 18, larunbata:
-18:30 Dantzen alardea eta pintxoak frontoian (Ubixeta Dantza Taldearen eskutik)
-20:00 Erromeria
-20:30 Dantza jantzi baten zozketa (mutila edo neska)
Apirilak 19, igandea:
-11:00 Dantzarien kontzentrazioa Zubiaur plazan
-12:00 Dantzen alardea
-14:30 Bazkaria eskolan
-17:00 Euskal Dantza Ginkana
-18:30 Erromeria