Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri dituen kontrataziorako laguntzei esker, Orozkoko Udalak bi pertsona kontratatuko ditu aurten ere. Lau hilabeterako kontratuak izango dira eta euren zeregina herriko altzarien egokitzapena eta margotzea izango da.
Kontratazioak maiatzaren 1ean hasiko dira eta langileen aukeraketa Lanbideren esku egongo da. Hori dela eta, interesdunei Lanbiden daukaten curriculuma eguneratzeko gomendatzen die udaletik. Lanbideren bulegorik gertuena Laudioko Virgen del Carmen kaleko 15. zenbakian aurkitzen da eta bulegoaren telefonoa hurrengoa da: 94 498 57 30.
Hautatuen artean zozketa egingo dute eta kontratuak lanaldi laburrekoak izango dira.