564.554,36 euro aurreztu ditu 2014an Orozkoko Udalak. Udal Gobernu Taldeak adierazi du iaz aurrekontuak berriro luzatu zirela eta horren ondorioa izan dela. Guztira 763.604,34 euroko soberakinak ditu tokiko erakundeak.
Luzapen egoera horrek eragin du udalak inbertsioak egiteko aukerarik ez izatea. Bestalde, baso ekoizpenak diru-sarrera ugari sortu ditu; 155.000 euro hain zuzen.
Gainera, 2014an kreditu aldaketa egin zuten -302.000 eurokoa- eta erdia soilik gastatu dute.
Inbertsio berriak
Asteartean egingo den udalbatzan 138.500 euro bideratuko dira inbertsioak gauzatzera: Santa Maria Kaleko obretan 50.000 euro, Zubiaur Plazan 25.000 euro, Donibane Aretoko zinema tresnen digitalizazioan 43.000 euro, Epaltzeko bidean 5.500 euro eta Arbaitzakoan 15.000 euro, hurrenez hurren.