Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi duenez, datorren larunbatean, martxoaren 7an, Altube ibaiaren ibaiertzean espezie exotikoen kentze eta bertakoen landatze jardunaldi berria gauzatuko da Orozkon.
“Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiaga, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektua boluntarioekin egiten den bederatzigarren jardunaldia da.
Hitzordua 9:30ean da Atxondo auzoan, egur parkearen ondoan. Parte-hartzea zabala da eta interesa duen edozein boluntariorentzat irekia dago.
Hiru ordutako iraupena izango du eta arropa eta zapata erosoak eramatea gomendatzen da. Jarduera amaitzean, informazio eta sentsibilizaziorako kartel bat ezarriko da bertan.
Ekintza hasi aurretik, azalpena emango da jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia azpimarratuz eta espezie exotiko inbaditzaileek sortzen dituzten arriskuen inguruan argibideak emanez.
Orozkon, larunbat honetan burutuko den jardueran, Altube ibaiertzean dauden Panpa belarra bezalako espezie exotiko inbaditzaileak kenduko dira eta eremu hori, tokiko espezieak berez haztea ahalbidetuko da, biodibertsitatearen eta haltza, sahatsa edo intsusa bezalako bertoko ibaiertzeko espezieen galera etengo da, eta faunarentzat babesgarriago eta naturalagoa den paisaia sortu. Aldi berean, ingurua garbitu eta zabor bilketa egingo da.