Bizilagunen kexak jaso ondoren, Orozkoko Udalak azalpenak eskatu dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari Ibarrako bidean jarritako babes-hesiei buruz.
Bidalitako idazkian Udalak aldaketa horiei buruz ezer ez dakiela azaltzen du eta ahulagoak diren oinezkoen eta txirrindularien aurrean ibilgailuei lehentasuna ematen zaiela.
Bizkaiko Aldundiak Udalari erantzun dio metalezko hesi bat jarri duela BI-3513 errepidean III. Eremuko errepideetako ibilgailuei eusteko sistemei buruzko araua betetzeko eta Aldundia dela errepidearen titular bakarra eta beraz, berari bakarrik dagokiola errepide horren zaintza eta ustiatzea.
Bestalde, Aldundiak gogoratu dio Orozkoko Udalari, bera dela oinezkoen bideak eraiki eta mantendu behar dituena.
Hala ere Udalak adierazi du Ibarrako errepidean nahiz eta bereziko oinezkoentzat ibilbide bat ez izan, jende asko errepide hori paseatzeko erabiltzen duela eta beraz, babes-hesi horien instalazioa arriskutsua dela.