Epaileak ebatzi du EAJ eta Bilduko kontseilariek zuzen jokatu zutela Zubiaur Eraikuntzak sozietatean

Erredakzioa 2015ko ots. 19a, 10:32

Hedabideek zabaldu dutenez Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi berri du EAJ eta Bilduko kontseilariek ez zutela legez kontrako jarrera izan Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen kudeaketan. Erabaki horren aurka ez dago helegitea aurkezteko aukerarik beraz auzia bukatutzat eman daiteke.

Hedabideek zabaldu dutenez Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi berri du EAJ eta Bilduko kontseilariek ez zutela legez kontrako jarrera izan Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen kudeaketan. Erabaki horren aurka ez dago helegitea aurkezteko aukerarik beraz auzia bukatutzat eman daiteke.

Ebazpena Bilboko Administrazioarekiko auzien 1º zenbakiko epaitegiak uztailaren 8an eman zuen erabakiaren aurkakoa da. Uztailean epaile batek agindu zuen Zubiaur Eraikuntzak-eko EAJ eta Bilduko ordezkarien jokaera ikertu behar zela "delitu zantzuak" zeudelako. 2012an ordezkari horiek adostu zuten sozietatearen gerentzia-kontratazioa esleipena lehiaketan puntuazio gehien eskuratu zuen enpresari ez ematea.

Helegiteak arrazoia eman dio oposizioan dauden bi talde politikoei. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ziurtatu du EAJ eta Bilduko ordezkarien asmoa prozedura modu zuzenean jarraitzea zela. Epaileak gaineratu du kontratazio mahaiak ez zuela prozedura jarraitu.

Helegitearen aurkezpena

Irailaren hasieran Zubiaur Eraikuntzak Sozietatearen Ez-Ohiko Batzar Orokorra egin zuten eta eztabaida zakarraren ostean EAJ eta Bilduren bozei esker helegitea aurkeztea adostu zuten, ADIE taldearen iritziaren aurka.

Ondorioz, Zubiaur Eraikuntzak Sozietatean aritu diren EAJ eta Bilduko 3 kontseilariek Zigor Kodearen 262 artikuluan jasotzen den delitua egin duten ikertzeko eskaera bertan behera geratu da (urte bat eta hiru urte bitarteko espetxe-zigorra eta 12 eta 24 hilabete bitarteko inhabilitazioa jasotzen du Zigor Kodeak delitu mota horrentzat).

Balorazio ezberdinak

Orozkoko udalean ordezkaritza duten alderdien balorazioak oso ezberdinak izan dira. EAJko kideek pozik agertu dira hedabidetan ebazpenarekin eta haien ustez frogatu da prozedura jarraituz hartu zituztela erabakiak.

Josu San Pedro alkateak kontrako hausnarketa egin du. Alkateak azpimarratu du aurreko ebazpena bertan behera utzi duela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bi erakundetan egin zelako salaketa: lehenik eta behin Eusko Jaurlaritzan eta epaitegietan gero.

"Adieri kezkatzeko modukoa iruditzen zaio gertakari larriak artxibatzea akatz administratiboa dela eta. Hemen oso merke ordaintzen da ustelkeria, azken finean nahi dutena egiten dute eta ez da ezer gertatzen" adierazi du alkateak.

EH Bilduk ez du auzia bukatutzat eman. Amaitutzat ematen duenean bere iritzia azalduko duela adierazi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide