Amagoia Elezkanoren hiltzailearen zigorra berretsi du Justizia Auzitegi Nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia Berria Egunkaria 2015ko ots. 16a, 11:32

Bi helegite aztertu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Justizia Auzitegi Nagusiak. Hiltzailearen defentsak eskatu zuen basakeriagatik ezarri zioten zigorra kentzea. Fiskaltzak, berriz, hilketa aitortzeagatik ezarri zioten aringarria kentzeko. Bi helegiteak, ordea, atzera bota ditu, eta 22 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bete beharko du Francisco Javier M. N.-k Amaia Elezkano hiltzeagatik

2013ko maiatzaren 23an hil zuen Laudion Elezkano 42 labankada emanda. Arabako auzitegiak ebatzi zuen hilketa delitu baten errudun zela, eta azpikeria eta basakeria gehitu zizkion. Bikotekidea zuelako zigorra handitu zuen, baina aitortu zuelako arindu ere egin zion. Kartzela zigorraz betetzeaz gain, Elezkanoren semeari eta gurasoei 300.000 eta 100.000 euroko kalte-ordainak eman behar dizkie.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide