Aerografia teknika artistikoa da, zeinetan aerografo baten bitartez edozein euskarri erabilita margoa lainoztatu egiten den.
Teknika hori garatzeko airea erabiltzen da presio handietara eta pazientzia eta praktika asko beharrezkoak dira.
Nahiz eta teknika oso zabaldua ez dagoen oso ikusgarria da; bai bere margolanen xehetasunetan zein koloreen itxuran. Tresnak berak eskaintzen dituen abantailak ezagutzeko eta hori guztiaz gozatzeko aukera emango dute hurrengo asteetan.
Izan ere, Jesus Maria Valdivielso aerografista Orozkoko Museoan aurkeztuko ditu bere azken lanak otsailaren 22ra arte.
Artista horren azken bilduma Indian oinarritua dago, paperetik ateratzen diren pertsonaiekin. Bere margolanak aurkezteaz gain otsailaren 20an tailerra eskainiko du guraso eta umeentzako, arratsaldeko 17:30etatik 19:00ak arte; tailer horretan aerografoaz trebatzeko aukera izango du hurbiltzen den edonork.