Orozkoko Udalak ere euskal komunitatea interneten egituratzeko eta ikusgai egiteko konpromisoa hartu du. Horregatik .eus domeinua erantsiko dio eta helburua betetzeko bere web-atariari izena aldatuko dio martxoaren 3an. Ondorioz, bere helbidea www.orozkokoudala.com izateari utziko dio www.orozkokoudala.eus bilakatzeko.
Josu San Pedro alkateak azaldu du: “aldaketa honekin euskararen normalizazioan lagundu nahi dugu eta gainera gogoratzeko eta erabiltzeko errazagoa den domeinu berri bat lortuz.”
Ekimenaren bitartez komunitate euskaldun birtualari ikusgarritasuna ematea da helburua, euskara ikusgarriagoa eginez, besteak beste.
Eskualdean ez da .eus domeinuaren eta euskararen aldeko hautua egin duen erakunde bakarra. Laudioko udalak ezarri du dagoeneko eta Aiaraldea elkarteak ere horren alde ere egin du.