Aurrekontu orekatuagoak izango ditu udalak Zubiaur Eraikuntzakeko zenbait ondasun saldu eta gero

Erredakzioa 2015ko urt. 28a, 09:41

Atzo egindako ez ohiko udalbatzan Orozkoko udalak 4.059.800 euroko aurrekontua onartu du. 2014an baino 90.700 euro gutxiago izan arren 260.355 euro gehiago gastatuko ditu erakundeak hainbat beharrei aurre egiteko -azpiegiturak eta zerbitzuak gehienbat-.

Orozkoko udalak 4.059.800 euroko aurrekontua onartu du asteartean. 2014an baino 90.700 euro gutxiago izan arren 260.355 euro gehiago gastatuko ditu erakundeak hainbat beharrei aurre egiteko -azpiegiturak eta zerbitzuak gehienbat-.

Udal gobernu taldeak uste du aurtengo egoera ekonomikoa orekatuagoa izango dela, Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen kontuak ez baitira hain txarrak izango. Horren likidazioaren ondorioz 2014. urteko azkenengo hiruhilekoan 3 pisu, 2 lokal komertzial eta garaje bat saldu dira. Salmenta horiei esker 576.389,9 euroko diru sarrerak sarrera izan ditu Zubiaur Eraikuntzak sozietateak.

2015eko aurrekontuak EAJ eta Adie taldeek elkarlanean landu dituzte eta talde independenteak jeltzaleek egindako bi iradokizun txertatu ditu.

Egingo diren inbertsioen artean hurrengo dira garrantzitsuenak:

-7.000 euro ur horniketaren zerbitzuaren mantenua bermatzeko.

-11.000 euro Udaltalde erakundearen kuota ordaintzeko.

-2.500 euro Gorbeiako Parkeak antolatzen duen abere-azoka ordaintzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide