Santa Maria, Francisco Muñoz, Gorbeia kaleak eta Zubiaur Plaza berritzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2015ko urt. 22a, 10:14

Hilabete honetan, Orozkoko Santa Maria, Francisco Muñoz eta Gorbein kaleetan eta Zubiaur Plazako lanak hasi dira. Obra guzti horien kostua 206.278 eurokoa izango da.

Hilabete honetan, Orozkoko Santa Maria, Francisco Muñoz eta Gorbein kaleetan eta Zubiaur Plazako lanak hasi dira. Obra guzti horien kostua 206.278 eurokoa izango da.

Bai Santa Maria zein Francisco Muñoz kaleak norabide bakarrekoak bilakatuko dira, espaloi bat izanik. Modu horretan, kale horiek guztiak diseinu berdina izango dute eta seguruagoak izango dira.

Martxoan kreditu-aldaketa onartu zen diruzaintza-geldikinarekin. Hilabete horretan, udalak orozkoarrak bildu zituen proiektua azaltzeko eta proposamenak biltzeko.

Hiru eskaintza eskatu ziren proiektua idazteko eta Aritza Astiz-en proposamena irabazi zuen 6.650 euroko kostua zuelarik.

Proiektua behin eginda, herritarrak bildu zituzten diseinua azaltzeko eta obra aurrera eramateko lehiaketaren baldintzak aurkeztu ziren 183.000ko salneurriarekin.

Obra aurrera eramateko, hiru enpresa aurkeztu ziren eta haietatik, “Lasuen Construcciones” irabazlea suertatu zen 146.287,71 euroko salneurriarekin eta 9 hilabeteko egikaritze-epearekin.


Zubiaur Plaza eta Gorbeia Kalea

Hasiera batean, Zubiaur Plaza hobetzeko helburu nagusia zoruaren berriztapena zen baina plazaren elementu guztiak aztertu ondoren, orozkoarrek nahi duten plazari buruz hitz egiteko prozesu parte-hartzailea abiatzea proposatu zuen Udalak.

Ekainean bukatu zen “Ttipi Studio” enpresak egindako prozesua. Prozesu horrek 3.560 euroko aurrekontua izan du eta urrian aurkeztu ziren prozesuaren azken ondorioak.

Urtarrilean hasi zen plazako zoruaren konponketa, galtzadan harrizko zoladuraren alde apustua eginez Orozkoko herrialdeko purutasuna gordetzeko asmoz eta mantentze-lanen gastuak murrizten direlako.

Hori ez ezik, hondoratutako zonaldeen konponketa, galtzada-harrien arteko tarteen estalketa eta galtzada-harri leunen jartzea ere egingo da, gurpil aulki edo haurtxoen gurditxoen sarrera lortzeko.

62.624,94 euroko negoziatze-prozesua martxan jarri zen eta azkenean “Lasuen Construcciones” irabazi zuen 49.930,86 euroko aurrekontuarekin. Aipatutako lanak, 4 astetan zehar egingo dira eta aipatutako prezioak BEZ-ik gabe daude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide