Orozkoko Udalak 2015-2016 ikasturterako euskara ikasteko eta trebatzeko diru-laguntzen araudi berria onartu zuen azken Osoko Bilkuran lehen aldiz.
Begoñe Olabarria, Euskara Zinegotziak azaldu duenez “Orozkoko Udalak, euskararen erabilera arautzen duen legea onartu zuenetik, ontzat hartu dituen ordenatzetan eta planetan jaso duen guztiaren arabera, beharrezkoa du herrian euskara sustapena burutzea, euskararen erabilpenaren normalizazioa herburu”.
Udalak 1.866 € banatu zituen iaz euskara ikasteko.
Diru-laguntza horren eskatzaileak izan daitezke, Orozkon erroldatutako 16 urtetik gorakoak, Orozkoko dendetako edo ostalaritza establezimenduetako jendaurreko langileak zein euskara plana duten enpresetako langileak.
Gidabaimena
Laguntzaren eskatzaile bakoitzak ikastaro bakoitzeko 500 € jaso ahal izango ditu gehienez eta urtean egin daitezkeen ikastaro guztietatik eskatzaile batek 800 € jaso ahal izango ditu gehien jota.
HABEk homologatutako ikastaroetan egin beharko da beti matrikula eta euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak aintzat hartuko dira.
Berritasun nabarmenena gida baimena azterketa euskaraz egiteagatik jaso daitekeen diru-laguntza da; autoaren azterketa teorikoa lehenengo deialdian euskaraz egiteagatik, 30 euroko diru-laguntza jaso daiteke gainditu zein ez eta praktikoa lehenengo deialdian euskaraz egiteagatik ere beste 30 euro. Hori ere gainditu zein ez.
Motorren eta ziklomotorren kasuan, azterketa lehenengo deialdian euskaraz egiteagatik (teorikoa eta praktikoa) 20 euroko diru-laguntza eskuratu ahal izango da.