Larunbat honetan, urtero bezala, Santa Luzia azoka ospatuko dute Orozkon. Azokaz aparte VIII. Terreñu lehiaketa egongo da eta, horren harira, ostiralean, abenduak 12, terreñu arrazaren babesari buruzku hitzaldia antolatu dute 18:00etan. Nekazaritza Politika Bateratuari (NPB) buruz mintzatuko dira ondoren.
Larunbatean, goizean goiz heltzen hasiko dira EAEko baserritar eta nekazariak eta 10:00etan emango zaio hasiera nekazaritza-abeltzaintza azokari.
10:30etan Terreñu arrazako lehiaketa hasiko da; aspaldi bakarrik bizkaia mailan eginten zen lehiaketa hori. Baina arraza hedatuz joan zen eta orain EAE mailan egiten da.
12:00etan Terreñu arrazako Euskal okela-ko kideek haragi erreki-dastaketa egingo dute eta 13:00etan sari banaketa izango da.
Herri osoan zehar zabalduko diren azokako postuak, bai herrikoak eta bai kanpokoak. Ogia, gazta, ortuko produktuak... jarriko dituzte salgai.