Aurtengo udan, Artiacheko enpresa-batzordeak salaketa jarri zuen Lan Ikuskaritzan enpresak kartoizko kutxak biltzen zituelako labeen ondoan, horrek suposatzen duen arriskuarekin. Orain ikuskaritzak kartoiak 2014ko abenduaren 31ra arte hor jarraitu ahal dutela ebatzi du epea luzatuz.
Artiacheko enpresa-batzordeak gogor salatu du ikuskaritzaren ebazpena, ez dute ulertzen legea betetzen dela ziurtatu behar duen erakundeak horrelako neurriak hartu izana, langileen osasuna arriskuan jartzen duen neurria alegia.
Egoera horren kontra, Artiacheko batzordeko kideek, txostena egin duen lan ikuskariari galleta kutxa batzuk oparitu dizkiote: “Oparitu bai, baina baldintza batekin, berogailuaren ondoan izan behar dituztela abenduaren 31ra arte. Urte berrian denok lasai jan ahalko ditugu galletak”, adierazi dute.