Hurrengo bi hilabeteetan zehar Orozkoko Udalak mendeko zaintza, sexualitatea eta lehen laguntzei buruzko doako ikastaroak antolatuko ditu. Ikastaro guztiak Udalaren %100eko diru-laguntza jasoko dute.
Mendeko zaintza
Gizarte Ongizate sailak antolatzen duen “Zaintzailea zaintzen” izena duen lehenengo ikastaroa, etxeetan mendeko pertsonak zaintzen dituzten familiei zuzenduta dago.
20 pertsonentzako ikastaroa izango da eta horren bitartez mendeko pertsonak dituzten zaintzaileek arreta profesionalagoa eskaintzeko aukera izango dute tratamenduan edota alde psikologikoan.
Sexualitatea
Bestalde, Berdintasun Sailak eskolaren laguntzaz sexualitateari buruzko ikastaroa antolatu du lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat.
Ikastaro horren helburua jokabide matxistak saihestea eta sexualitateari buruzko informazioa ematea da. Ikastaro bera geroago gurasoekin egingo da.
Lehen laguntzak
Horrez gain, elkarteei eta udal-langileriari zuzenduta dagoen lehen laguntzei buruzko ikastaroa antolatuko da ekitaldi edo ekimen bat antolatzeko orduan sortu daitezkeen larrialdien aurrean behar dituzten tresnak izan ditzaten.