Mikologiaren inguruko asteak antolatu dituzte eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2014ko urr. 27a, 18:52

Udazkenarekin batera badatoz onddo eta Mikologia jardunaldiak eskualdera. Konkretuki, hiru herrietan egingo dira: Laudio, Orozko eta Amurrio, hirurak urriaren azkenengo eta azaroaren lehengo asteen artean.

Laudioko egitaraua

Laudion egingo den aste mikologikoa, urriaren 27an, astelehenean, izango du hasiera, Zubiko Etxean antolatuko egingo den emanaldi Gastronomiko batekin. Ekitaldi hori 19:00etan izango da eta “Valderejo” jatetxeko sukaldaria den Beatriz Miguelezen ardurapean egongo da.

Udazkenarekin batera badatoz onddo eta Mikologi jardunaldiak eskualdera. Konkretuki, hiru herrietan ospatu egingo dira, Laudio, Orozko eta Amurrio, hirurak urriaren azkenengo eta azaroaren lehengo asteen artean.

Laudion ospatuko den aste mikologikoa, urriaren 27an, astelehena, izango du hasiera, Zubiko Etxean ospatu egingo den emanaldi Gastronomiko batekin. Ekitaldi hau 19:00etan izango du hasiera eta “Valderejo” jatetxean sukaldaria den Beatriz Miguelez-en ardurapean egongo da.

Hurrengo egunetan, ordu eta egoitza berberean, hainbat ekitaldi ezberdin burutu egingo dira: Asteartean, Laudioko Perretxikozale Elkartearen Gorka Urkijo bazkideak hitzaldia emango du, zizak jasotzean hartu beharreko segurtasun neurrien inguruan. Ostegunean berriz, Igandean dastatuko diren pintxoen inguruko emanaldi gastronomikoa egongo da Laudioko Mikologi Elkartearen sukaldarien eskutik.

Zubiko Etxean ere,  bi ikus-entzunezko emanaldi eskeini egingo dira: Asteazkenean, 19tanLaudioko naturzaleen argazkilaria den Alfredo Conderen kargu, eta ostiralean, ordu berean, Perretxikozaleen Laudio Elkartearen ohorezko bazkide den Cristobal Burgos argazkilariaren eskutik.

Larunbat goizean, berriz, mendi txango bat antolatu egingo da zizak jasotzera, gero arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Mikologia Elkartearen egoitzan sailkatuak izango direnak.

Aste Mikologikoarekin bukatzeko, igandean, hilak 2, Herriko Plazan, Udazkeneko XXXIV Mikologi erakusketa burutuko da, goizeko 10etatik aurrera. Erakusketa horretan Elkartekoek egindako pintxoak dastatzeko aukeraz gain, haur eta gazteentzako XVII Marrazki lehiaketa, XXVIII Gastronomi Lehiaketa, Fosil eta Mineralen erakusketa Laudioko Ibai Garcíaren eskutik, eta onddoen munduaren inguruko hainbat sekretu ezagutzeko aukera egongo da. Trikitrixen erritmo alaiek girotuko dute erakusketa hau.

Orozko eta Amurrio.

Amurrion, taberna eta jatetxeek udazkenak ematen dizkigun altxor gastronomiko hauek dastatzeko aukera emango digute, urriaren 25, 26, eta azaroaren 1 eta 2an ospatu egingo diren ziza pintxo txapelketaren bitartez. Urriaren 26 eta 27an, eta Azaroaren 2 eta 3an berriz, Abiaga, Bideko, Arenalde Maitea eta Kexaako Arkuak jatetxeek Zizadun menuak eskaini egingo dituzte.

Amurrioko Kultur Etxean ere, urriaren 30ean, Alberto Villanueva “Zarama” adituak hitzaldi bat eskaini egingo du, Amanitak, segurtasuna, legedia eta ingurumenaren zaintza izango ditu ardatz nagusi bezala hitzaldi honek. Hitzaldia, 19:30etan izango da.

Hurrengo egunean, Arabako Txakolinaren txokoan, Bideko jatetxeko Jon Garcia sukaldariak gidatutako ziza tailerra egongo da. Tailer honetan parte hartzeko, Turismo bulegoan izena eman behar da.

Azaroaren 1ean, larunbata, Arriola Mikologi elkartearen eskutik ziza, perretxiko eta onddo sailkapen tailerra burutu egingo da Udal Frontoiean 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 18etatik 20etara egingo dena.

Amurrioko Mikologia Asteak bukaera izango du Azaroaren 2an, Amurrioko Garobel ibilaldiarekin batera ospatu egingo den Mikoturismo egunarekin. Egun horretako goizean zehar, Ziza eta onddoen esposaketa egongo da Udal Frontoian, Arriola Mikologi elkartearen eskutik.

Orozkon, Amurrion bezalaxe herriko tabernek IV Pintxo lehiaketa antolatu dute, urriaren 24 eta 31, eta azaroaren 7an ospatuko dena. Txapelketa honetaz gain, urriaren 24tik, azaroaren 6erarte, Argazki Mikologikoen II Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea irekita egongo da, (oinarriak Induman eta orozkoudala.com orrialdean ikusi daitezke).

Azaroak 8an Mikologia Dastaketa egongo da Arbaitzako Txokoan, Tomas Sautua eta Carlos García Escuderoren eskutik. Dastaketa 20:00etan izango da.

Bukatzeko, azaroaren 9an, Orozkoko Museoan, 12:00etan Hitzaldia egongo da Urtzi Veraren eskutik. Jarraian argazki zein pintxo txapelketen irabazleen sariak banatu egingo dira. Lehiaketako argazkiak azaroaren 7tik 16era Orozkoko Museoan erakusgai egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide