Nekazal-taxia martxan jarriko du udalak

Erredakzioa 2014ko urr. 3a, 07:10

Datorren astean abiatuko du Udalak Orozkoko auzoak eta Zubiaur lotuko duen nekazal-taxia. Hiru hilabeteko proiektua izango da froga gisa eta horren ostean aztertuko dituzte emaitzak. Taxia auzo guztietara helduko da Bizkaibus zerbitzua dutenetara izan ezik.

Froga horren hasieran bakarrik astearte, ostegun eta ostiraletan egongo da nekazal-taxia erabiltzeko aukera.

Zerbitzua eskatzeko udaletxera deitu beharko da aurreko egunean, goizeko 12:30ak baino lehen. Bidaien ordutegia mugatua izango da, Zubiaurrera irteerak 9:00etatik 11:00ak arte izango dira eta auzoetara itzulera 12:00etatik 14:00ak arte.

Udalarentzat 3000 euroko gastua suposatuko du nekazal-taxiak. Bezeroek prezio sinbolikoa ordainduko dute, euro 1 bidaiari bakoitzeko hain zuzen.

Udalaren asmoa da jende nagusiak bereziki erabiltzea zerbitzua eta bere mugikortasuna bermatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide