Iraupen luzeko martxen zirkuitua Orozkora itzuliko da domekan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko ira. 30a, 12:30

Itxinape Mendiko Taldeak XXVI. Iraupen Ibilaldia antolatu du urriaren 5erako. Bi ibilbide egongo dira, bata 25 km-koa, eta beste bat luzeagoa, 38 km-koa.

Itxinape Mendiko Taldeak XXVI. Iraupen Ibilaldia antolatu du urriaren 5erako. Bi ibilbide egongo dira, bata 25 km-koa, eta beste bat luzeagoa, 38 km-koa.

Domeka honetan Orozko Euskal Herri osoko mendizaleen topaleku izango da Orozko Harana XXVI. Iraupen Mendi Ibilaldiari esker. Ibilaldi hau Euskal Mendizale Federazioaren iraupen luzeko martxen zirkuituaren barruan dago eta udalerriko tontor eta inguru ikusgarrienak zeharkatuko ditu. Zubiaurreko plazatik abiatuko da ibilaldia Kolometa eta Oderiaga ingururantz, eta bi ibilbide edukiko ditu: alde batetik, ibilbide laburra, 25 kilometrokoa, eta bestetik ibilbide luzea, 38koa. Bien arteko aldea da ibilbide luzeak Ipargortatik aurrera joango dela, Egiriñaon barrena Gorbeiaganeko gurutzeraino, hain zuzen ere. Mendi ibilaldiaz gainera, aukera aprobetxatuz, Orozkoko Garrafa Kultur Elkarteak garrafa erakusketa eta dastaketa egingo du Zubiaurreko plazan bertan eguerdiko 12:30etik aurrera.

Izena emateko epea irailaren 17tik dago zabalik eta bihar itxiko da. Web orriaren bidez baino ezin izango da egin, ez egunean bertan, eta banakakoa izan behar du. Federatuek eta Itxinapeko bazkideek 5 euro ordaindu behar dituzte, eta beste guztiek 5 euro.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide