Amagoia Elezkanoren hiltzailea 20 urteko kartzela zigorra betetzera kondenatu du epaimahaiak

Erredakzioa 2014ko ira. 23a, 21:22

Epaimahai herritarrak erabaki du Amagoia Elezkanoren bikotea zena -Francisco Javier M. N.- errudun dela eta erailketa leporatu dio. Gainera, azpikeriaz eta ankerkeriaz jokatzea egotzi dio. Horrek esan nahi du gutxienez 20 urteko kartzela zigorrari aurre egingo diola hiltzaileak, akusazio herritarraren abokatuen aburuz.

Ebazpenaren harira, akusazioak 25 urteko kartzela zigorra eskaera berretsi du eta defentsak 20 urtekoa -hau da, karguei dagokion gutxiengo zigorra-. Epailearen esku egongo da zigorra zehaztea eta litekeena da hurrengo egunetan egitea.

Udalaren balorazioa

Josu San Pedro Orozkoko alkatea hurbildu da Gasteizko Entzutegi Probintzialera epaimahaiaren ebazpena ezagutzeko. Alkateak adierazi du konforme daudela epaiarekin nahiz eta gertatutakoa ez duen konpontzen.

Epaiketa

Epaiketa irailaren 15ean hasi zen. Egun horretan akusatuak aitortu zuen Amagoia hil zuela eta genero indarkeriari lotu zuen. Hiltzaileak adierazi baitzuen haserrealdi baten ondorioz egin zuela, emakumeak iragarri baitzion zeukaten harreman afektiboa eteteko asmoa zuela.

Akusatuaren ostean Amagoiaren senide eta lagunek deklaratu zuten. Aste bukaeran polizien eta adituen txanda heldu zen. Atzo bertan, amaitzeko, egin zuten akusazioa eta defentsak haien bukaerako alegatuak. Akusazioak bere zigor eskaera berretsi zuen: 25 urteko kartzela zigorra. Defentsak aldiz, berea aldatu zuen eta 2,5 urtetik 10 urtera igo zuen eskaera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide