Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen egoera dela eta Adiek ez ditu 2014ko aurrekontuak aurkeztuko

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2014ko ira. 23a, 12:45

Orozkoko gobernu taldeak azaldu duenez ez ditu 2014ko udal aurrekontuak aurkeztuko Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen kontuen atzerapenagatik. Ondorioz, 2013ko aurrekontuak luzatuko dituzte.

Zubiaur Eraikuntzak sozietatea zenbaki gorrietan

Horren inguruan galdetuta, gobernu taldeak azaldu du aurreko urtearen bukaeran eskatu zituela sozietatearen kontuak baina aurtengo otsailean udaleko aurrekontuaren proposamena aurkeztu eta gero heldu direla eta zenbaki gorrietan daudela.

Josu San Pedro alkateak dioenez, aurrekontu batzuk zenbaki gorrietan aurkezten direnean onbideratze plan batekin lagundu behar dira eta kasu honetan ez dago horrelakorik.

Egun Zubiaur Eraikuntzak sozietatea likidazio prozesuan dago eta ez dauka presidenterik ez inolako kargurik bere egituraren barruan. Hau da, likidatzailearen esku dago dena. Beraz, ezinezkoa litzateke sozietatearen kontu positiboak aurkeztea udaleko aurrekontuak betetzeko. Hori horrela, gobernu taldeak ez dio inolako zentzurik ikusten aurrekontu batzuk aurkezteari 2015ekoak hain gertu daudelarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide