Epamaihaiak asteartean edo asteazkenean plazaratu dezake Amagoia Elezkanoren epaiketaren ebazpena

Erredakzioa 2014ko ira. 18a, 12:06

Hurrengo astelehenean bukatuko da Amagoia Elezkanoren hiltzailea epaitzen duen auzia eta asteartean edo asteazkenean bertan adierazi dezake epaimahai herritarrak zein den bere erabakia.

Astelehenean abiatu zen epaiketa. Egun horretan epaimahai herritarra osatu zuten, eta defentsa eta akusazioaren hasierako alegatuen ostean akusatuak deklaratu zuen. Francisco Javier M. N.-k azaldu  zuenez, Amagoia Elezkano haserrealdi batean erail zuen, haien arteko harremana bertan behera utzi nahi zuelako Amagoiak.

Asteartean biktimaren auzokide eta lankideek deklaratu zuten eta atzo, aldiz, senide eta ikerketa egin duten ertzainek. Bihar eta etzi auzitegi medikua, psikiatra eta perituek deklaratuko dute.

25 eta 2,5 urteko kartzela zigorra eskaerak

Fiskala eta akusazio popularrak -hau da, udalak- 25 urteko kartzela zigorra eskatu dute hiltzailearentzat. Akusazioaren abokatuak uste du hiltzaileak ankerkeria eta azpijokoz jokatu zuela. Defentsak, ordea, 2,5 urteko zigorra eskatu du. Defentsaren ustez haserrealdi baten ondorioz hil zuen bere bezeroak Amagoia Elezkano.

Josu San Pedro alkatea epaiketan

Orozkoko alkatea astelehenean eta asteazkenean egon da epaiketan: “senideei babesa emateko”. Josu San Pedrok ez du uste hilketa bat-bateko kontua izan zenik eta zalantzan jartzen du akusatuaren bertsioa.

Alkatearen aburuz, azpijokoz eta ankerkeriaz jokatu zuen hiltzaileak. Horretarako atzo deklaratutako ertzainek esandako hainbat kontu aipatu du: hiltzaileak arropa aldatu zuela polizia agertu baino lehen, erabilitako labana garbitu zuela edo aurrezki-libreta apurtu zuela inork lapurtu ez zedin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide