Gaur hasi da Amagoia Elezkanoren ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa

Erredakzioa 2014ko ira. 15a, 09:08

Gaur hasi dira epaitzen Amagoia Elezkanoren ustezko hiltzailea Gasteizko Entzutegi Probintzialean. Epaimahaia herritarrak egingo du eta gaur hautatu dituzte kideak. Horren ostean deklaratu du akusatuak, Francisco Javier M. N. Hedabideek zabaldu dute akusatuak adierazi duela Amagoia Elezkano erail zuela bere harremana bukatutzat eman nahi zuelako.

Ustezko hiltzailearen ostean lekuko eta adituek deklaratuko dute. Aurreikusi dute epaiketak 8 egun iraungo duela.

Fiskaliak eta Orozkoko Udalak -akusazio herritar gisa- 25 urteko kartzela zigorra eskatuko dute Francisco Javier M. N.-ren aurka. Modu berean, akusazioen eskaera izango da zigorra bete ostean akusatua 10 urtez urruntzeko Orozkotik. Kalte morala dela eta zigor ekonomikoa ere ordaindu dezan egingo dute eskaera; 302.000 euro Amagoia Elezkano eta akusatuaren semearentzat eta 22.000 hildakoaren gurasoentzat.

Gertakariak

Fiskaliak Amagoia Elezkanoren hilketaren ardura Francisco Javier M. N.-rena dela erakutsi nahi du. Erailketa 2013ko maiatzaren 23an gertatu zen Laudion Amagoia, bere bikotea -hau da, akusatua- eta bere semea bizi ziren etxean. Hainbat labankada jaso ostean hil zen Amagoia. Indarkeria matxistak eragindako hilketa gaitzesteko hainbat pertsonak parte hartu zuten Laudion eta Orozkon egindako mobilizazioetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide