"Marmitakoa aukeratu gendun Euskal Herri mailan nahiko sustraitute dagoelako"

Erredakzioa 2014ko ira. 5a, 11:06

JABI BARRONDO (Orozko, 1976) Orozkoko San Antolinetako Marmitako Lehiaketaren antolaketan murgildua dabil. Bihar (larunbata) goizean izango da lehiaketa.

Marmitako lehiaketa antolatu duzue. Zergatik marmitakoa?
Marmitakoa aukeratu gendun Euskal Herri mailan nahiko sustraitute dagoen plater bat dalako, jendea atsegin du asko eta animetan direz prestatzera lehiaketetan parte hartzeko.

Urte ugari daramatzazue lehiaketa antolatzen. Noiz hasi zineten? Ze nolako bilakaera izan du lehiaketak?

Hamabigarren urtea da jadanik, hasiera baten herriko eta gure ondoko herrien parteartzaileak genduzan, baie urteekaz urrutiagotik etorten direz ze entzun izan dute beste lehiaketetan Orozkoko lehiaketa ondo antolatuta dagoela, eta gero marmitakoa jateko koadrillan lekue eta mahiak iminten doguzela, egun polite da familiagaz eta lagunekaz pasetako eta jaietatik disfrutazeko.

Nola aukeratzen duzue irabazlea? Ze irizpide hartzen dira kontuan baloratzeko orduan?
Aurten hiru sukaldari etorriko direz epaimahia betetzeko: Zigor Olabarria (Arenalde Maitea), Mikel Basterra (Lauri Barri), Karlos Garcia-Escudero
(Balintxarreketako ohia), eta hauek ekosten dute zaporea, patataren punttua eta aurkezpena.

Belaunaldi zaharren kontua da lehiaketa? Ala belaunaldi gazteak ere animatzen dira bertan parte hartzera?
Gazteenak, 16-25 urteetako ingurukoek, ez direz animetan askorik, baie hortik aurrera danetarik dagoz. Esan dotzutenez oso sustraitutako platera da, etxe guztietan gure amak eindako bazkarie da eta goxo goxoa gainera, nirea behintzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide