“Zezenketak Orozkoko Jaien oinarrietako bat dira”

Erredakzioa 2014ko ira. 3a, 08:38

LAURENTZI IZA ALBIZUA (Orozko, 1968) Orozkoko Taurino Taldeko kidea da. Jaietako zekorketen antolakuntzan murgildua dago.

Aurtengo zezenketak nobedadeekin datoz, ez?

Aurten ganadutegien arteko lehiaketa bat egingo dugu. Lau zezenketa antolatuko ditugu lau ganadutegirekin (bina txekor ganadutegi bakoitzeko). Txekor onenak ekartzen dituenak datorren urteko jaietan zezenketa oso bat izango du sari moduan.

Nola antolatzen da Orozkoko Taurino Taldea?

LAURENTZI IZA ALBIZUA (Orozko, 1968) Orozkoko Taurino Taldeko kidea da. Jaietako zekorketen antolakuntzan murgildua dago.

Aurtengo zezenketak nobedadeekin datoz, ez?

Aurten ganadutegien arteko lehiaketa bat egingo dugu. Lau zezenketa antolatuko ditugu lau ganadutegirekin (bina txekor ganadutegi bakoitzeko). Txekor onenak ekartzen dituenak datorren urteko jaietan zezenketa oso bat izango du sari moduan.

Nola antolatzen da Orozkoko Taurino Taldea?

Duela 10-11 urte sortu zen. Orozkon bazegoen Taurino Klub bat, baina hainbat faktore medio jaietako zezenketak antolatzeari utzi zion. Orduan Udala zezenketen antolakuntza enpresa taurinoei kontratatzea erabaki zuen. Baina enpresa taurinoentzako hau negozio bat da: zezenketak antolatzen dituzte, dirua eramaten dute eta Orozkoko herria ez zaie asko axola. Orduan zaletu talde bat batu ginen eta udalari proposatu genion bera izatea zezenketak antolatzen zituena, gure laguntzarekin.

Eta hala hasi ginen: gu zezenketak bere osotasunean antolatzen hasi ginen, udalak enpresa moduan jarduten du eta gertatzen den ororen erantzunkizuna hartzen du. Eta sistema horrek nahiko ondo funtzionatu duenez hala jarraitu dugu.

Zer nolakoa da Orozkoko zezenketekiko dagoen zaletasuna?

Adibide bat jarriko dizut: Orozko 2600 biztanleko herri bat da, zeinetan hiru zezen-ikuskizun egiten diren. Ikuskizun horietara 900-1000 pertsona inguru joaten dira, sarrera ordainduta. Lanegunetan horrenbeste jende mugitzen du ezen gustatuko litzaidakeela kanpoko jendea ikustera etortzea, ez luketelako sinistu ere egingo. Hiru dira Orozkoko Jaien oinarria: eskupilota (hemen oso errotua egon den zerbait izan delako, zezenketak eta garrafa (hemengo ondarearen parte delako). Hiru gauza horiek dira Orozkoko Jaien esentzia. Musika, kontzertuak eta antzekoak edozein udalek antolatzen ditu, baina beste ekintza batzuk herrian errotuak daude, eta hori da zezenketen kasua.

Zezenketak animaliekiko tortura dela diotenei zer esango zenieke?

Honakoa esango nieke: Zezenketak egongo ez balira, zezenak ez lirateke existituko. Abeltzainak ezagutzen ditut eta hala esaten didate. Zezenak heztea oso garestia da. Horregatik, abeltzain batek ez badu hortik irabazirik lortzen... Krisia dela medio, Espainia mailan 170.000 zezen egotetik 60.000 zezen izatera pasa gara. Honek horrela jarraitzen badu arazoak egongo dira hemendik urte batzuetara. Orain dela bost urte zeuden zezenketa guztiak egingo balira gaur egun ez lirateke zezen nahikorik egongo guztietarako.

Nik ulertzen pertsona batzuek gogoko ez izatea zezenketak, asto lasterketak edo itsasora teilak jaurtitzea gogoko ez dutenak dauden bezala. Baina herri baten tradizioak mantendu eta berreskuratu behar dira. Nik ulertzen dut jende askorentzat higuingarria izan daitekeela, ulertzen dut. Baina nik eta Orozkoko beste hainbatek hau txikitatik ikusi dugu. Herri bakoitzak bere idiosinkrasia dauka eta herrien idiosinkrasia errespetatu egin behar da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide