“Museo txiki bat sortzen da gaurko Garrafa Lehiaketan”

Erredakzioa 2014ko ira. 2a, 08:52

NIKO ASTOBITZA (Orozko, 1954) Orozko Garrafa Kultur Elkarteko kidea da. Garrafa lehiaketa antolatuko dute elkarteko kideek jaietan.

NIKO ASTOBITZA (Orozko, 1954) Orozko Garrafa Kultur Elkarteko kidea da. Garrafa lehiaketa antolatuko dute elkarteko kideek jaietan.

Ez zarete Garrafa lehiaketa antolatzen duzuen lehenbizikoak.
Ez.  Lehen lehiaketa lagun batzuen artean egin zuten. 2003. urtean izan zen. Gero, 2005ean, Orozko Garrafa Kultur Elkartea sortu genuen, eta ordutik hona elkarteak antolatu du lehiaketa.
Orozkoko museoan erakusketa bat egin genuen, Snow Food batera joan ginen, BECeko Expo Vacaciones batera ere, telebista zein egunkarietan elkarrizketak lotu genituen... oso kanpaina indartsua egin genuen eta horren ondorioz garrafa asko zabaldu da.

Zertan datza sanantolinetan ospatzen den Garrafa Lehiaketa?
Garrafa lehiaketa egiteaz gain, alkoholik gabeko zukuen eta izozkien dastaketa egiten dugu. Parte-hartzaile bakoitzak ura, ardo zuria, brandya, limoia eta azukrea eraman behar ditu, eta baita garrafa ere. Hala, lehiaketa museo bilakatzen da, Frantziatik, Ameriketatik, Alemaniatik.... leku askotatik ekarritako garrafak ikusi daitezkeelako. Iaz 54-56 garrafa inguru aurkeztu ziren.

Tradizio handia dauka garrafak Orozkon...
Guk baditugu dokumentuak zeinetan aipatzen den 1850ean jada bazegoela Orozkon garrafa egiteko ohitura. 1885eko Bizkaiko Historiaren liburu batean honakoa esaten da: “Orozkoko haranekoak maisuak dira limonadak egiten”.

Orozko inguruan dauden elurzuloek ere zerikusia izango dute...
Orozkon Euskal Herriko elurzulorik handienak daude. Bata Neberabarri, eta Neberabaltz bestea. Lehenengoan ateratzen zen izotza Bizkaia guztira iristen zen, baita Bilbora ere. Eta hor negozio oso handia zegoen. 16-17. mendeetako Orozkoko Udalaren aurrekontuaren hiru laurdenak izotzaren gaineko errenten bidez lortzen ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide