Orozkoko udalak herritarrei jakinarazi nahi die, San Antolin jaiak direla eta, garbiketarako eta bestelako beharretarako langileak kontratatzeko asmoa daukala.
Duela urteak hasi ziren langileen kontratazio bereziak jaietarako eta beti bezala eskaerak aurkezteko epea zabaldu da aurten ere, abuztuaren 1etik 14ra izango da, biak barne.
Eskaera aurkeztu ahal izateko beharrezkoa da langabezian egotea eta 2014ko uztailaren 31n Orozkon erroldatua egotea.
Udal brigadak zehaztuko ditu zeintzuk diren beharrak eta 4 edo 5 pertsona kontratatuko ditu udalak. Hasiera batean irailaren 1etik 7ra lan egingo dute baina kontratatuen artean, bi pertsona jaiak hasi baino lehen, bi egun gehiago lan egingo dute, esan bezala, udal brigadak dituen beharren arabera.