Zubiaur Eraikuntzaken likidazioaren prezioak adostu ditu Udalak

Erredakzioa 2014ko uzt. 17a, 18:54

Zubiaur Eraikuntzak sozietateak eragindako zorra kitatzeko likidaziora jo du Orozkoko Udalak eta dagoeneko finkatu egin ditu higiezin ezberdinen prezioak.

Josu San Pedro alkateak adierazi du erakundearen helburua dela Hegoalden dauden ondasunak saltzea, gainerakoak erabiltzen baititu; haurreskola, udal langileen brigadaren biltegia eta gaztetxokoa, besteak beste.

Lurzoruek %79ko balioa galdu dute

Zubiaur Eraikuntzak sozietateak eragindako zorra kitatzeko likidaziora jo du Orozkoko Udalak eta dagoeneko finkatu egin ditu higiezin ezberdinen prezioak.
Josu San Pedro alkateak adierazi du erakundearen helburua dela Hegoalden dauden ondasunak saltzea, gainerakoak erabiltzen baititu; haurreskola, udal langileen brigadaren biltegia eta gaztetxokoa, besteak beste.

Lurzoruek %79ko balioa galdu dute

Prezioak zehaztu ostean datu deigarriena lurzoruena da. Udalak 2013an Bizkaian lurzoruaren metro karratuaren batezbestekoa erabiliz Hegoaldeko II. Eta III. fasetarako prezioa %21koa besterik ez dute mantentzen. Lurzoru bakoitzak 1042 metro karratuko zabalera dute eta lehen 1.258.046,78 euro balio bazituen bakoitzak, orain 267.855,12 euro da salneurria. %79ko balioa galdu dute beraz, 1.980.383,32 guztira.

Etxebizitzen salneurria ere jaitsi da

Hegoalden dauden 9 etxebizitzak saltzeko prezioak aldatu dituzte. Bi salneurri ezberdin egongo dira: etxebizitza batzuek 159.388,91 euro balioko dute -36.818, 83 euro gutxiago- eta beste batzuek 148.989,64 euroko salneurria izango dute -34.416,59 euro gutxiago-.
Horretaz gain 4 lokal ezberdin saldu nahi dituzte eta 5 garaje. Garaje bakoitzak 11.999,16 euro balio du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide