Aurten, berriz ere, Udalak, Indumarekin batera, uztailaren bi ostiraletan Kale Antzerkiaren III. Ihardunaldiak antolatuko ditu. Bereziki, hilaren 11ean “Vademekum” antzerki obra programatuko da gaueko 21:00etan Zubiaur plazan eta 18an “Taberna” izeneko obra ordu eta leku berean.
“Vademekun” antzezlana Debote Enbote taldeak egingo du. Kontatzen duen istorioaren abiapuntua hurrengo da, kontalari batek bere gelan dituen liburuak erabiliko ditu ikusleen sormena sustatzeko eta hainbat leku magikotan emango den bidaia proposatuko du. Gazteleraz izango da lan hau.
“Taberna” Bapatean Zirko taldeak prestatutako antzezlana da. Film mutuen, swing eta jazz doinuetan bilatu du inspirazioa eta zirku eta antzerkiaren teknikak uztartzen ditu. Malabareak eta akrobazioak ikusteko aukera emango dute Bapatean Zirkoko kideak beraz.