Adiek, Orozkoko talde independenteak, Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen disoluzioaren erabakia argitu nahi du. Izan ere, maiatzaren 5eko Zubiaur Eraikuntzak-en Batzar Orokorrean sozietatearen disoluzioa proposatu zuen Adiek eta bere aldeko bozekin eta EAJ eta Bilduren abstentzioari esker aurrera eraman zen.
Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen disoluzioa proposatu aurretik, Adiek, bankuarekiko zorra txikitzeko plana osatu zutela adierazi du, baina ezin izan zutela aurrera eraman oposizioaren laguntza jaso ez zutelako; “EAJ eta Bilduk ez digute planik aurkeztu eta ezer egin barik denborak aurrera egin dezan itxaroten egon dira”.
Disoluzioa erabaki eta gero, Batzar Orokorrak izendaturiko likidatzailea balantzea osatzen ari dela argitu du Adiek eta datozen asteetan aurkeztuko duela. Horretaz aparte, EAJ eta Bilduren jarrera salatu du, “ezer ez egiteko eta guri egiten ez uzteko elkartu dira, horretarako, gezur eta salaketa faltsuak erabili dituzte Adieren kontra euren burua zuritzeko”.
Sozietatearen likidazio prozesuaren inguruko informazioa eta bere zorrak Udalean edukiko duen eragina azaltzeko, “Beldurrezko ipuinak: Zubiaur Eraikuntzak-en disoluzioaren inguruko beldurrezko ipuinak gezurtatzen” izenburupean batzar informatiboa deitu dute uztailaren 11n, arratsaldeko 19:30ean, Donibane Aretoan.