EH Bildu Orozkok berritze prozesua abiatuko du. Parte-hartzea, gardentasuna eta Orozkoko herritarrenganako hurbiltasuna dira prozesu berri horren xedeak, koalizioak adierazi duenez.
Etorkizunari begira hartu dute aldaketa hori martxan jartzeko erabakia eta helburua herritarrei hitza ematea izango da, proposamen zehatzak aukeratzeko eta lehentasunak markatu ahal izateko.
Aldaketari abiapuntua emateko zer nolako herria nahi duten galdetu nahi diote Orozkoko herritarrei, izan ere, EH Bildu Orozkok hainbat iradokizun jaso ditu herritarren partetik azken urteetan.
“EH Bilduren bilakaera herrian” lelopean, prozesuan zehar hainbat solasaldi antolatuko dituzte, lehenengoa, uztailaren 4an arratsaldeko 19:00etan izango da Orozkoko herriko plazan, Laura Mintegirekin, EH Bilduko legebiltzarkidea. Solasaldira herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte, “tarte irekia eta gertukoa” izatea nahi baitu koalizioak.