Udalak bi pertsona kontratatuko ditu lau hilabeterako

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2014ko eka. 4a, 11:05

Orozkoko Udalak zuzenean bi pertsona kontratatuko ditu Lanbideren bitartez, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen programa berri baten laguntzarekin. Lau hilabeterako kontratuak izango dira eta euren zeregina herriko altzarien egokitzapena eta margotzea izango da, baita brigadarekin lan egitea.

Orozkoko Udalak zuzenean bi pertsona kontratatuko ditu Lanbideren bitartez, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen programa berri baten laguntzarekin. Lau hilabeterako kontratuak izango dira eta euren zeregina herriko altzarien egokitzapena eta margotzea izango da, baita brigadarekin lan egitea.

Kontratua ekainaren 15ean hasiko da eta langileen aukeraketa Lanbideren esku egongo da. Hau dela eta, Udaletik postua nahi dutenei Lanbiden daukaten curriculuma eguneratzeko gomendatzen die. Lanbideren bulegorik gertuena Laudioko Virgen del Carmen kaleko 15. zenbakian aurkitzen da eta bulegoaren telefonoa hurrengoa da: 94 498 57 30

Hautatuen artean zozketa egingo dute eta kontratuak lanaldi laburrekoak izango dira.

Alternatiba: autoenplegua

Lau orozkoarrek Nerbioi-Ibaizabal herrialdean Bizkaiko Aldundiak martxan jarritako ekonomia berpizteko eta enpresa-bokazioa bultzatzeko programan parte hartu dute. Orozkoko 18 auzotar aurkeztu dira programa horretara eta azkenean lau aukeratu dituzte.

Lau orozkoarrak hiru hilabeteko ikastaro batean daude. 350 euro jasoko dituzte eta prestakuntza horretan enpresa bat aurrera eramateko ezaguerak jasoko dituzte. Azkenean enpresa bat irekitzen dutenek itzuli beharrik gabeko 5.000 euro jasoko dituzte.
Josu San Pedro, Orozkoko Alkateak, ekimen hau oso positibotzat jo du “ekintzaileak laguntzeaz aparte gure herrian aberastasuna eta lanpostu berriak sortuko direlako”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide