Orozkon kokatuta dagoen Artiach enpresan lanuzteak antolatuko dituzte astero. Izan ere, 2012. urtean enpresaren jabea zen Panrico-k saltzeko asmoa zuela plazaratu zuenean, enpresa batzordeak plataforma negoziatzen hasi zen eta nahiz eta egoera ekonomikoa onena ez izan, momentu horretan zituzten lan baldintzak babestea lortu zuten.
2013an Nutrexpa-k Artiach erosi zuen eta lan baldintzak negoziatzeko asmoa zuela adierazi zien langileei. Nutrexpa-k proposatzen dituen aldaketak onartezinak dira langileen esanetan, soladataren %26-ko jaitsiera, 17 egun gehiago lan egitea urtean...
Egoera ikusita, Artiach-eko langileek lanuzteak egingo dituztela adierazi dute, asteazken guztietan eta txanda guztietan izango dira. Horren aurrean, Nutrexpa-k soldatak mantentzea proposatu du momentuan dauden langileentzako baina baldintza txarragoak berrientzako. Hori ere ez dute onartu eta lanuzteekin jarraituko dute plataforma zerotik negoziatzen duten bitartean.
Nutrexpa-k, aldiz, estatuko beste leku batzuetan soladatak merkeagoak direla gogoratu nahi izan die langileei, eta hori ere salatu nahi dute.