Gaztetxea berriz zigilatu eta Ertzaintzarekin hitz egin du Udalak

Erredakzioa 2014ko api. 23a, 10:55

Gobernu-taldeak Ertzaintzarekin hitz egin du, aurreko ostegunean Gazte Asanbladako kideak Gaztetxera berriz sartu zirelako, zigilatua egon arren

Orozkoko udalak berriz zigilatu du Gaztetxea. Hala jakinarazi dute Orozkoko Gazte Asanbladako kideek. Goizeko bederatzietan bertaratu dira udal-langileak gaztetxearen atea eta sarraila prezintuz ixtera. Aurreko asteko ostegunean zigilatu zuten Gaztetxea lehenbiziko aldiz, baina Gazte Asanbladako kideek prezintua kendu eta berriz sartzea erabaki zuten.

Gobernu-taldeak Ertzaintzarekin hitz egin du, aurreko ostegunean Gazte Asanbladako kideak Gaztetxera berriz sartu zirelako, zigilatua egon arren

Orozkoko udalak berriz zigilatu du Gaztetxea. Hala jakinarazi dute Orozkoko Gazte Asanbladako kideek. Goizeko bederatzietan bertaratu dira udal-langileak gaztetxearen atea eta sarraila prezintuz ixtera. Aurreko asteko ostegunean zigilatu zuten Gaztetxea lehenbiziko aldiz, baina Gazte Asanbladako kideek prezintua kendu eta berriz sartzea erabaki zuten. Gazte Asanbladak egindakoa Ertzaintzari helarazi diotela adierazi du Josu San Pedro alkateak, poliziak horren harira zer egin erabaki dezan.

Gobernu-taldeak Ertzaintzarekin hitz egin du, aurreko ostegunean Gazte Asanbladako kideak Gaztetxera berriz sartu zirelako, eraikina zigilatua egon arren

Orozkoko udalak berriz zigilatu du Gaztetxea. Hala jakinarazi dute Orozkoko Gazte Asanbladako kideek. Goizeko bederatzietan bertaratu dira udal-langileak gaztetxearen atea eta sarraila prezintuz ixtera. Aurreko asteko ostegunean zigilatu zuten Gaztetxea lehenbiziko aldiz, baina Gazte Asanbladako kideek prezintua kendu eta berriz sartzea erabaki zuten. Gazte Asanbladak egindakoa Ertzaintzari helarazi diotela adierazi du Josu San Pedro alkateak, poliziak horren harira zer egin erabaki dezan.

Gazte Asanbladatik adierazi dute udalaren erabakiak ez duela “ez zilegitasunik eta ezta zentsurik ere”; eta gaineratu dute Gaztetxean jarraitzeko asmoa dutela, Udala baldintza minimo batzuetara moldatu arte. Bere 4. urteurrena ospatuko du Gazte Asanbladak datorren larunbatean, eta Gaztetxean hainbat ekintza egiteko asmoa dauka. 

Alkatetza dekretu bera

Aurreko asteko zigilatzeko alkatetza dekretu bera erabili du udal-gobernu taldeak bigarren zigilatzerako. Dekretu horretan Josu San Pedro alkateak adierazi du Gaztetxeak ez duela udal-lizentziarik eta inguruan bizi diren bizilagunek "kexak" aurkeztu dituztela, "Gaztetxean egiten den jarduerak sortzen duen zaratagatik".

Hala, Gaztetxea zigilatzea "prebentzio neurria" dela adierazi du alkateak, eta "aldi baterako ixtea" dela gaineratu du, Gaztetxean egiten den jarduera "legeztatzen eta erregularizatzen den arte".

Hortaz gain, aurreko asteko zigilatzea egin zenean bando bat ere atera zuen gobernu-taldeak, lehenengo zigilatze horren nondik norakoak azaltzeko. Bertan azaltzen denaren arabera, pasa den otsailean agindu zuen udalak Gaztetxea ixtea, “lokala erabiltzen duten gazteek auzokideekin eta udalarekin hartutako konpromisoa errespetatzen ez dutela ikusita”.

Klausura agindu horren ostean, Udaletik “elkarrizketa prozesu bat” abiarazi zutela azaldu zuen bandoan gobernu-taldeak, baina salatu zuen prozesu hori egiten aritu izan ziren bitartean Gazte Asanbladak Gaztetxean ekintzak egiten jarraitu zuela, “klausura aginduari jaramonik egin gabe”. Ekintzak egiteari uzteko eskatu arren Gazte Asanbladak bere jarduerekin jarraitu zuela gaineratu zuen Gobernu taldeak, eta hala arrazoitu zuen zigilatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide