Orozkoko Udalak Gaztetxea zigilatu du. Hala jakinarazi dute Orozkoko Gazte Asanbladako kideek euren Twitter kontua baliatuta.
Eguerdian topatu dute Gazte Asanbladako kideek Gaztetxea zigilatua, eta udalarekin kontaktuan jartzen ari dira momentu honetan, barruan duten materiala ateratzeko.
Asanblada bat deituko dutela ere aurretau dute, baina oraindik ez dute ordua zehaztu.
Argazkiaren azpialdean daude gazte asanbladaren eta udalaren arteko gatazkaren harira orain arte argitaratutako albisteak.
Otsailean eman zuen Udalak Gaztetxea ixteko agindua, Gazte Asanbladak hartutako hainbat konpromiso bete ez zituela argudiatuta. Udalaren eta Asanbladaren arteko bilerak egon ziren gero, eta bilera batzuen ostean Asanbladak bere jarduerari berriz ekitea erabaki zuen, Udalak Gaztetxean egiten ziren ekintzak etetea eskatu arren.