Udal gobernuaren herri-partaidetza sustatzearen estrategiaren barne, azkenengo hilabeteetan Orozkoko Auzoen Herri Batzordea bildu da lana nola egingo den finkatzeko, udal aurrekontueetarako jasotako proposamenak ordenatzeko eta beste proposamen berriak jasotzeko.
Bildutako proposamenekin, apirilan zehar antolatuko diren auzo bileretan, 2014ean aurrera eramango diren ekintzak azalduko dira. Apirilaren 5ean Zaloa eta Urgoitin izango dira batzarrak, 11an Zubiaurren, 12an Berazan eta Muruetan eta bukatzeko, apirilaren 13an Arbaitza eta San Martin auzoetan.
Auzo desberdinetan jasotako proposamenak Udalera heldu diren beste 39 proposamenekin bilduko dira. Auzoetan proposatutako hobekuntzak, besteak beste, La Kadenako zubiaren konponketa, Astoaga eta Orrotegiko bideen konponketa, Katadioko askaldegiaren eta Ibarrako Bolatokiaren txukundura edo Berazan ibaiaren ertzean dauden zuhaitzen mozketa izan dira. Hala ere, aipatu behar da proposamenak lehentasunaren arabera sailkatu direla.