Martxoaren 25ean Orozkoko udalean burutu zen ezohiko bilkuran, gobernu taldeak 314.000 euroko soberakina aurkeztu zuen 2013ko aurrekontuei begira. Horretaz gain, diru hori inbertitzeko proposamena ere mahai gainean jarri zuen:
-25.000 euro Gizarte-hezitzaileari lan jardunaldi osoko kontratua egiteko.
-120.000 euro Zubiaur Plazan galtzada-harro zoladura jartzeko.
-150.000 euro Santa Maria kalea konpontzeko.
Azken bi gastu garrantzitsuenak, Zubiaur plaza eta Santa Maria kalea, prozesu parte-hartzaile baten bitartez bideratu nahi dituzte Adieko ordezkariek, auzokideek beraien iritzi eta iradokizunak helarazi ditzaten.
EAJren zehaztapenak bilkuran lortutako akordioari buruz
EAJk ateratako prentsa oharrean argi utzi nahi izan du, 314.000 euroko soberakinaren barruan 2014. urteko diru sarrerak daudela, hau da, “2013. urtea 5 hiru hilabetetako diru sarrerak dituela”. Nabarmendu nahi izan dute arriskutsua iruditzen zaiela diru hori erabiltzea, ez dakitelako oraindik 2014ko gastu arruntei aurre egiteko ahalmena dagoen.
Eta dirua gastatzeko proposamenei buruz, guztiz ados azaldu dira gizarte-hezitzailearen lan jardunaldiaren handitzearekin, baina kaleak berriztatzeko diru gutxi dela azaldu dute eta ez dutela uste konponketa integrala lortuko denik.
Lan horiek aurrera eramateko baldintza faltagatik, bozketan abstenitu egin dira eta gobernu taldearen proposamena epe motzera begirakoa dela aipatu dute, baita hauteskundeei begira aurkeztu dela.