Bilduk Zubiaur Eraikuntzak-en gatazka konpontzeko alde dagoela adierazi du

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2014ko mar. 24a, 12:20

Zubiaur eraikuntzak-en inguruan hausnarketa egin du Orozkoko Bilduk. Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen ordezkarien azken bileran, geratzen ziren bi aholkularien (EAJ eta Bildu) dimisioaren ondoren eta horrek ekarri duen sozietatearen blokeoaren aurrean egin du Bilduk gogoeta.

Zubiaur eraikuntzak-en inguruan hausnarketa egin du Orozkoko Bilduk. Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen ordezkarien azken bileran, geratzen ziren bi aholkularien (EAJ eta Bildu) dimisioaren ondoren eta horrek ekarri duen sozietatearen blokeoaren aurrean egin du Bilduk gogoeta.

Izan ere, azken hilabeteetan hainbat izan dira Bilduk aurkeztutako proposamenak Hegoalde auzoko etxebizitzen arazoari irtenbidea emateko, baina, talde politikoak adierazi duenez, sozietatearen aholkularien azken bileran “gobernu taldea arazotik guztiz aldendu da”.

Arazo horren garrantzia azpimarratu nahi izan du Bilduk eta sozietate mota horien beharra aztertu gabe, argi utzi nahi izan du: “betidanik hegemonikoa izan den alderdi jeltzalearen tresna izan dela Zubiaur Eraikuntzak, beraien gehiegizko hazkunde politikak aurrera eramateko. Beraz, arazo honen oinarri”. Bilduk gogoratu du, Ezker Abertzalea izan zela iraganean hirigintza proiektu horren kontra azaldu zen talde bakarra.

Gobernu taldeari dagokionez, urbanizazioaren kontra jokatu dutela diote, sozietatetik dimitituz eta “gezurrak eta faltsukeriak erabiliz proiektuaren kontra”.

Orozkoko EHBilduk, bukatzeko, arazo horren aurrean irtenbide bat bilatzeko ahaleginak beti egin dituela adierazi du eta ADIEri, gobernu arduradun bezala, zentzutasunez jokatzeko deia luzatu dio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide