Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta, Orozkoko Museoan martxoaren 21etik apirilaren 16ra "Sugeak eta Sugegorriak: beraien ospe txarraren biktimak" izenpean argazki erakusketa ikusgai izango da. Erakusketa honetan mitologiak eta erlijioak pertsonaia gaizto bilakatu dituzten animali hauek ezagutzeko aukera izango du bertaratzen den oro, beraien benetako errealitatea ezagutuz.
Argazki erakusketa honen inguruan hitzaldi bat ere antolatuko da museoan, martxoaren 21an hain zuzen ere, arratsaldeko 19:30etan. Sugeen inguruko munduan murgiltzeko azken aukera, martxoaren 22an euskaraz zein gaztelaniaz burutuko den mendi martxa daukagu. Martxa honen irteera ordua 9:30etan izango da Orozkoko museotik.
Okondon ere, zenbait hitzaldi antolatu du elkarte honek eta hitzaldi horren moduan Orozkon egingo diren ekitaldi guztiak sugeen benetako errealitatea ezagutzea da, modu honetan animali hauek hiltzearekin bukatzeko. Maider Iglesias, Aranzadiko kidearen hitzetan, “Gehienetan ezagutzen ez duguna eragiten digu beldur. Hori dela eta, animalia baten beldur baldin bagara, izaki hori hobeto ezagutzen saiatu behar gara uste bezain mehatxagarria ez dela konturatzeko. Horrela, beldurra galtzeaz gain haien presentziaz gozatzen ikas dezakegu.”