Juan Antonio Olaguenagak dimisioa aurkeztu du

Erredakzioa 2014ko mar. 12a, 12:15

Juan Antonio Olaguenaga Orozkoko alkate ohiak politika utziko du atzoko udal osoko bilkuran dimisioa aurkeztu ostean.

Egindako adierazpenetan EAJko kideak azpimarratu zuen triste joaten dela herrian sumatzen duen haustura soziala dela eta.

Bestalde, dimititzeko bi arrazoi eman ditu. Alde batetik, Olaguenagak uste du bere aurkako kanpaina abiatu dutela eta horren ondorioak bere senideak ere pairatzen ari direla.

Bestalde, bere sendiaren enpresan gertatutako istripuaren ondorioz, lehentasun berriak finkatu ditu: senideak eta enpresa. Hortaz, politika utziko du.

Salaketa

Gogoratu behar da Adiek Olaguenaga salatu duela Herri-Kontuen Epaitegiak egindako txostenaren harira. Horren ondorioz Juan Antonio Olaguenagak Zubiaur Eraikuntzak sozietateko administrazio kontseilua ere utzi du.

Zubiaur Eraikuntzak blokeatuta

Orozkoko udal osoko bilkuran Juan Antonio Olaguenagaren dimisioa izan da gai garrantzitsuena eta Zubiaur Eraikuntzak kudeatzeko alternatiba ezberdinak ez dituzte jorratu. Hori dela eta, sozietatearen administrazio kontseilua oraindik blokeatuta dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide