Larunbatean Orozkoko EAJk, Donibane Aretoan egindako aurkezpenean, Zubiaur Eraikuntzak udal sozietateari buruzko proposamena azaldu zuen herritarren aurrean. Harrera oso positiboa izan zela diote, jendeak ideia ezberdinak entzun nahi dituela aipatu du EAJk eta 100 pertsona inguru agertu zirela.
Jeltzaleek aurkeztutako planeamenduari dagokionez, Zubiaur Eraikuntzak sozietatea mantentzeko helburua daukate, “herriaren onurarako tresna baliogarria izan delako”.
Etxebizitza-promozio baten lehenengo fasea bukatuta dago baina 9 etxebizitza daude saldu gabe. 4 urteko alokairua proposatzen dute, alokairuaren diru kopuru osotik erdia alokairua ordaintzeko izango litzateke eta beste erdia etxebizitzaren prezio osotik, zati bat ordaintzeko. Lau urte hoiek pasatu ondoren pisua erosteko aukera egongo litzateke.
Joseba Estiballes jeltzaleak adierazi du EAJren arabera, hurrengo urratsa Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen kontseiluan proposamen guztiak eztabaidatzea izango litzatekeela eta adostasuna bilatzea hiru taldeen artean, trikimailuak baztertuz eta seriotasunez funtzionatzeko beharra ikusi baitute.
Bilduren proposamena
Bilduren arabera, lehenik eta behin, alderdi nagusiek beraien arteko adostasuna bilatu beharko lukete. Zubiaur Eraikuntzak sozietateari dagokionez, egoera ekonomikoa aurten egonkorra dela ikusita, geratzen diren pisuak saltzeko ahalegina egin beharko dela diote, saltzeko baldintzak hobetuz eta alokairua erosteko eskubidearekin bermatuz.
Orozkoko udaletik kanpora ematen den irudia garbitu beharko litzatekeela aipatu dute etxebizitzen salmenta erakargarria bilakatzeko.
Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen blokeoaren arrazoia
Orain sozietatea blokeo egoeran dagoela salatu dute eta horrela jarraitzekotan herrirako kalte handia izan daitekeela nabarmendu dute. Blokeo egoera honen jatorria hurrengoa da: sozietatearen kontseiluan zeuden Adieko ordezkariek dimititu egin zuten eta herri-kontuen euskal epaitegiak ateratako txostenaren ondoren Adiek salatu du alkate ohia. Horren ondorioz kontseilutik dimititu behar izan du. Hori dela eta, bi ordezkari geratu dira kontseiluan, beraz, sozietateak ezin du funtzionatu.