Neurriak hartuko ditu Adiek Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2014ko ots. 19a, 10:35

Pasaden hilabetean, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Orozkoko Udalari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu zuen eta alkatetzan dagoen Adie talde independenteak txostenak jaso dituen hainbat puntu azpimarratu ditu.

Pasaden hilabetean, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Orozkoko Udalari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu zuen eta alkatetzan dagoen Adie talde independenteak txostenak jaso dituen hainbat puntu azpimarratu ditu.

Alkate ohiak jasotako dietak

Zubiaur Eraikuntzak Sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak 2007an lehendakariari -hau da, alkatea ohiari- dieta kontzeptuan hilero 1.030 euroren ordainketa egitea erabaki zuen, hau da, 14.424 euro urtero. Datu horren aurrean eta epaitegiak esandakoaren harira, Adiek azpimarratu nahi du ordainketa hauek dietak baziren ondo justifikatu beharko direla. Hala ere, soldata itxura ikusten diote eta soldata bi erakunde publikoetatik aldi berean ezin denez kobratu, “diru publikoarekin jolastea oso grabea dela nabarmendu dute.

Zentzu horretan, dietak berriro aztertuko dituzte eta gastuak justifikatu gabe egongo balira dirua itzultzeko eskatuko dute.

Hegoaldeko etxebizitzen konkurtsoa

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak ateratako txostenak irregulartasunak sumatzen ditu Hegoaldeko etxebizitzen eraikuntza erabakitzeko konkurtsoan; eta Adiek hori ere nabarmendu nahi izan du. “Izan ere, 80 etxebizitza egiteko konkurtsoa atera zen baina 54 bakarrik egin ziren eta gainera konkurtsoaren barruan sobreak ez ziren epe egokietan zabaldu, informazio gehiegi emanez.”

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide