Alaitz Aramendi orozkoarra gaueko zenbaketak jasaten ari da Poitiers-Vivonneko espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2014ko ots. 13a, 11:00

Alaitz Aramendi preso politiko orozkoarrari Frantziako epaitegiek 18 urteko kondena ezarri zioten 2013ko martxoan. Kondena hori Fresneseko espetxean betetzen hasi zen eta duela hilabete batzuk Poitiers-Vivonneko espetxera eraman dute.

Abenduan, espetxeko funtzionarioak zenbaketak egiten hasi ziren gaueko ordu txikietan. Oheratzen direnetik ordu biero egiten dituzte zenbaketa hauek eta presoen arabera “tortura” bat izaten ari da.

Alaitz Aramendi preso politiko orozkoarrari Frantziako epaitegiek 18 urteko kondena ezarri zioten 2013ko martxoan. Kondena hori Fresneseko espetxean betetzen hasi zen eta duela hilabete batzuk Poitiers-Vivonneko espetxera eraman dute.

Abenduan, espetxeko funtzionarioek zenbaketak egiten hasi ziren gaueko ordu txikietan. Oheratzen direnetik ordu biero egiten dituzte zenbaketa hauek eta presoen arabera “tortura” bat izaten hari da.

Gizonezkoen moduluan dauden bi preso politiko, prebentiboko muduluan dauden bi neska eta emakumezkoen muduluan dauden Alaitz Aramendi eta beste kide bat, zenbaketa hauen aurkako protestari ekin diote. Janaria errefusatzen hasi dira baita bisiten aurreko miaketengatik kexak jartzen. Funtzionarioen jarreraren aurka mobilizatzeagatik, preso hauek, bakartze ziegetan egunak ematen dituzte eta espedienteak jasotzen hasi dira.

Presoen familien erantzuna

Presoen familiek ere egoera honen aurka azaldu dira eta konponbideak bilatzeko asmoz Poitiers-Vivonneko zuzendariari gutunak bidaltzeko kainpainia jarri dute martxan. Gutun hauetan gaueko zenbaketak bertan behera usteko eskatzen diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide