Udalak gaztetxea ixteko agindua eman du, eta Gazte Asanbladak mobilizazioak deitu ditu

Erredakzioa 2014ko ots. 4a, 16:36

Orozkoko udalak Gaztetxea ixteko agindua eman berri du, eta hiru eguneko epea eman du Gazte Asanbladak alokairuan duen lokala husteko. Dekretua lokalaren jabeak lehenik, eta Gazte Asanbladak gero jaso dute.

Orozkoko udalak Gaztetxea ixteko agindua eman berri du, eta hiru eguneko epea eman du Gazte Asanbladak alokairuan duen lokala husteko. Dekretua lokalaren jabeak jaso du eta honek Gazte Asanbladari jakinarazi dio erabakia.

Josu San Pedro alkateak aiaraldea.com-i adierazi dionez, Gaztetxea ireki zenetik auzokideak etengabe kexatu dira lokalak eragiten duen zaratagatik. San Pedroren arabera Udalak auzokideekiko elkarbizitza errespetatzea eskatu dio behin eta berriro, bai eta lokalean txosna irekitzeko baimena eskatu behar dutela ere, "Gazte Asanbladak baina, behin eta berriro muzin egin die Udalaren eskakizun guztiei". 

Duela 15 egun lokal horretan ekitaldiak antolatzeko lizentzia eskuratzea eskatu zion Udalak Gazte Asanbladari, eta alkateak adierazi duenez ez dute egin. Arrazoi hauek medio, Udalak lokala ixteko agindua ematea erabaki du, "konponbide bakarra delakoan".

Gazte Asanbladak mobilizazioak iragarri ditu

Orozkoko Gazte Asanbladako kideek "desalojoari aurre egiteko" mobilizazioak iragarri ditu eta gaur arratsaldeko 18etan asanblada irekia deitu du Gaztetxean bertan.

Asanbladako kideek jakinarazi dutenez eurek ere itxiera agindua jaso dute, "baina ez dugu ulertzen Udalaren jokaera". Azaldu dutenez, "urtarrilaren 23an Alkateak whatsapp bidez esan zigun biharramunean Gazte Asanbladak ostiralero antolatzen duen pintxo-poteoa egiteko txosna baimen berezia eskatu behar genuela, tarterik ez genuenez ez genuen egin". Gaztetxeko kideek adierazi dutenez, "asteburua pasatuta, astelehenean bertan, aktibitateak antolatzeko lizentzia eskaria jasotzen zuen dekretua iritsi zitzaigun, eta asteazkenean bertan bilera eskatu genion Udalari lizentziaz eta dauden arazoez hitz egiteko, gaur artean ez dugu erantzunik jaso, eta udalaren erantzuna gaztetxea ixteko agindua izan da" azaldu dute.

Gazte Asanbladako kideek Udalaren jarrera gogor salatu dute, "ez dute elkarrizketarako borondaterik erakutsi eta Orozkon gazteei zuzendutako eskaintza ezaren aurrean, jarduera kultural eta sozial anitzak antolatzen dituen proiektuaren aurka egin dute". Gaztetxeak herrian babes zabala dutela adierazi dute Asanbladako kideak, eta hustuketa aginduaren aurrean proiektua eta lokala defendituko dituztela.

Era berean adierazi dute Gaztetxea ireki zenean Udalean txosna izateko baimena eskatu zutela, eta fidantza ere eman zutela, "ez dugu ulertzen orain txosna baimena arazo bihurtzea eta elkarrizketarako tarterik ireki gabe indarrez itxi nahi izatea gaztetxea".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide