Eten barik dabil, uda sasoian batez bere, Ubixeta taldea auzorik auzo dantzan. Gaur egordian Urigoiti auzoko San Lorentzo jaietan egon dira taldeko neskato-mutilak urtean zehar ikasitakoa erakosten. Meza ostean egin daurie ekitaldia bertako larrean hainbat guraso eta auzoren aurrean.
Ubixeta Dantza Taldea orain 4 urte sortu zan eta 3 daroaz jendaurrean dantzan . Herriko eskolan egiten dauriez saioak ikasturtean zehar astean behin eta auzoren baten jaiak direnean, edo ingurumariko herriren baten dantza saioak dagozanean, hara joaten dira parte hartuten.
Herriko neskato-mutikotxuak dagoz dantza taldean, guztira 30 lagun inguru batuten dira astean-astean euskal dantzak ikisteko.
Urte askoan ez da egon dantza talderik herrian, baina apurka-apurka badator beste taldetxu bat hori hutsuneori betetan, orain 30 bat urte Batasuna Dantza Taldeak itxi auena, hain justu.
Udako agendea, lehen esan legez, bete-beterik dauko dantza taldeak. Datorren domekan Ibarrako Andra Mari jaietan dantza egingo daurie eta irailean Zubiaurreko San Antolinetan, Goikiri auzoan eta San Migeletan.