San Sebasti eguna urtarrilaren 20an bada ere Orozkon aurreko igandean ospatzen dute. Beraz,
aurten 19an izango da. Eguraldi txarra balego alboko etxekoaterpean egingo dute festa.2 0 urtetan programa bera mantendu dute: 12:30ean meza eta ondoren trikitilariak eta txosna. Bertan,txorizo eta gazta eskaini eta zozketa egiten dute.
Datorren urtean elizako teilatua berriztatzeko asmoa dute. Auzokoen artean auzolanean egingo dute, horregatik, aurten bildutako dirua elizako teilak eta oholak erosteko erabili nahi dute. Aspalditik datorren ohitura da Orozkoko San Sebasti auzoko ospakizuna, Gari Garaigorta antolatzailearen esanetan. Antzina ardoa, galletak eta hainbat janari eramaten zituen herriko jendeak; eta hor amaitzen zen jaia.
Denborarekin Orozkoko udalari laguntza eskatu eta trikitia, herri kirolak, herri bazkaria... gehitu zizkioten. Azaldu duenez, goi momentuak izan ditu auzoak. Horren adierazle izan da urte batean gotzaina ere igo izana. “Ehun pertsona baino gehiago
biltzen ziren, indabak jaten zituzten, baita sokamuturra egin ere”.
1975 aurretik, jaia galdua zegoela dio. Orain, herritik eta kanpotik joaten da jendea: “Bilbotik ere etortzen dira. 80 pertsona inguru biltzen gara”. San Sebastira joateko kotxez joan behar da. Albitzutik 200 metrora dago. Eliza parean, aparkatu eta oinez soloetatik igotzen da jendea. Hala ere, galbiderik ez izateko kartelak edo seinaleak jarriko dituzte.