"Bizkaiko Terreña Txapelketa egiten hasi zen Orozkon arrazari bultzada ematearren, desagertzeko zorian zegoen eta"

Aitor Aspuru Saez 2013ko abe. 13a, 08:45

RAKEL OLAVARRIA (Orozko, 1983) Orozkoko ingurumen zinegotzia da eta, ondorioz, abeltzaintza ardurak ditu herrian. Larunbatean, bihar bertan, Santa Luzia Azoka antolatu dute eta horren inguruan ekimen ezberdin prestatu dituzte.

 

Zeintzuk dira Santa Luzia azokako ezaugarriak?

RAKEL OLAVARRIA (Orozko, 1983) Orozkoko ingurumen zinegotzia da eta, ondorioz, abeltzaintza ardurak ditu herrian. Larunbatean, bihar bertan, Santa Luzia Azoka antolatu dute eta horren inguruan ekimen ezberdin prestatu dituzte.

 

Zeintzuk dira Santa Luzia azokako ezaugarriak?

Azoka berez aspaldidanik antolatzen da Orozkon. Betidanik izan da abereen azoka eta duela 18 urtetik egiten da Euskadiko Terreña Lehiaketa. Hasiera batean Bizkaiko Txapelketa egiten hasi zen Orozkon arrazari bultzada ematearren, desagertzeko zorian zegoen arraza baitzen.

Aurten zazpigarren urtea izango da eta Araba eta Gipuzkoako abereek ere parte hartzen dute Lehiaketan.

Guztira 70 behi izango dira eta jabeak 13.

Azoka garrantzitsua da, urtean zehar herrian egiten den azokarik handiena da eta. Herriko ekoizleak aritzen dira haien produktuak saltzeko eta aurten Gorbeialdeko ekoizleak ere hurbilduko dira. Uste dugu baserriko produktuei bultzada eman behar zaiela eta hau dela modu egokiena.

Bestalde, artisautza azoka edukiko dugu eta herrikoak zein herritik kanpo etorritako artisauak etorriko dira. Herrian giroa sortzen saiatuko gara.

 

Eskaera asko jaso dituzue azokan parte hartzeko?

Eskaerak asko izan dira, 60tik gora. Arazoa da BBKk laguntze duela azoka hauek antolatzen baina beraiek ez zuten guztientzako saltokirik. Akordio batera heldu gara Urduñako Udalarekin eta karpa batzuk utziko dizkigu. Guztira 36 edo 38 ekoizle izango dira azokan.

Gugatik izango balitz guztiek parte hartuko lukete, baina muga horiekin hautaketa egin izan behar dugu.

 

Terreña arraza protagonista izanik, zeintzuk uste duzu direla bere ezaugarri nagusienak?

Esan bezala, desagertzeko zorian egon zen tokiko arraza da, azken urte hauetan bultzada eman zaio. Hori dela eta, badirudi arrazaren indarra berreskuratu dela.

Arrazaren haragia oso kalitate handikoa da. Hori erakusteko aste gastronomikoa antolatu dugu eta abenduaren 12, 13, 14 eta 15ean Orozkoko lau jatetxeetan eguneroko menuan haragi mota hau dastatzeko aukera egongo da.

Bestalde, azokan, eguerdian, Terreña haragia dastatzeko parada izango da, hanburgesak, hain zuzen ere. Gonbidatuko nahi dut jende guztia arraza honen haragi goxoa dastatzera.

Aipatu behar dut ere hitzaldia prestatu dugula gaur bertan “Silbopastorismo”-aren inguruan. Donibana Aretoan, 19:00etan. Hitzaldian pinus radiataren azpian egindako silbopastorismo esperientzia aipatuko da.

Azoka, berez, 10:00etan hasiko da. Hegoalden ekoizleak eta abereak egongo dira eta frontoian artisauak.

13:00etan sari banaketa egongo da. Kategoria ezberdinak banatuko dira: behiak, ogia, gazta eta erakustokia.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide