Duela hiru urte sortu zen Orozkoko Gazte Asanbladak, bere jarduerarekin aurrera jarraitzen du. Haien esanetan, gazteak eta orokorrean orozkoko herritarrak entzutea helburu oso garrantzitsua izan da beraientzako, hortik dator proiektu berria. Izan ere, Gaztetxea lortu zuten pasa den otsailean eta jendearen kezkak eta eskaerak jasotzea errazagoa dela diote.
Hainbat proposamen jaso ondoren eta gaztetxean dituzten baliabideak ikusita, “Hilean bariku bat!” izena duen proiektua sortu dute. Proiektu horretan herriko hainbat gazte batu dira, guztiak musikarekin interesa daukatenak, eta hilero bariku batean bilduko dira entseguak egiteko, hortik izena. Esan daiteke proiektu musikal partehartzailea dela eta Gazte Asanbladak Orozkoko gazte guztiei deia zabaltzeko asmoa dauka.
Gazte Asanbladak ekimen honekin hainbat helburu betetzeko asmoa dauka. Alde batetik, orozkoko gazte ezberdinak biltzea, eta beste alde batetik, Gaztetxeari merezi duen erabilera ematea baita herriko jendearen eskutik jasotako hainbat tresnei ere.
Kontatu dutenez, ez dakite noraino helduko diren baina momentuz gustora ibiltzen dira Hilena bariku baten!