Gazteen lonjen egoeraren inguruan hausnartzeko bilera deitu du udalak

Erredakzioa 2013ko abe. 5a, 09:35

Gazteek dituzten ohitura berriek sortutako erronkei aurre egiteko Orozkoko Udalak bilera antolatu du gaur 19:30ean Donibane Aretoan. Deialdi horretan parte hartzeko deituta daude gazteak, gurasoak, auzokideak eta jabeak.

Gazteek dituzten ohitura berriek sortutako erronkei aurre egiteko Orozkoko Udalak bilera antolatu du gaur 19:30ean Donibane Aretoan. Deialdi horretan parte hartzeko deituta daude gazteak, gurasoak, auzokideak eta jabeak.

Josu San Pedro alkatearen iritziz lonjen kontua ez da Orozkon bakarrik agertu den gaia: "herri askotan neurriak hartu dituzte". Alkatearen ustez gazteen lokalek galdera asko eragin dituzte. Alde batetik, udalak hainbat auzokideen kexak jaso ditu. Zarata eta garbiketari buruzko kexa dira horiek, gehienbat.

Hala ere, Josu San Pedrok uste du segurtasun aldetik ere hausnartu behar dela herrian. "Zeozer gertatzen bada segurtasunaren aldetik udalari eskatuko diote ardurak" adierazi du San Pedrok.

 

Prozesu partehartzailea

Alkateak esan du ADIEk badituela ideia batzuk lonjei buruz, baina plataformak uste du guztien artean adostu behar direla hartuko diren neurriak.

Hori dela eta, gaurko bileran diagnostikoa egiten saiatuko dira eragile ezberdinekin. Geroago, talde bakoitzarekin bilduko dira aparte. Prozesu horen ondorioak irizpide gisa erabiliko ditu Udalak.

 

Euskararen eguna

Gaur Orozkon beste hitzordua dute 20:30ean euskararen nazioarteko egunaren harira. 20:30ean plazatik abiatuko da kantukada eta tabernarik Taberna kantari arituko dira "Benta Zaharreko Mutiko Alaiak" musika taldeko kideak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide